Eraso eta hilketa matxista oro salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko urr. 4a, 12:59

Atzo Miranda de Ebron agertu zen emakumearen hilketaren harira deitu du Sostenipe talde feministak elkarretaratzea. 19:30ean bilduko dira, plazan.

esku_morea_erasoei_content Miranda Ebron (Burgos, Espainia) emakume baten hilotza agertu zen atzo, auto baten barruan, indarkeria zantzu nabarmenekin. 44 urte zituen, eta Gasteizkoa zen. Banatzeko prozesuan zegoen, eta haren bikotekide ohia atxilotu dute emakumea hiltzea leporatuta. Azken hiru asteetan indarkeria matxistaren ondorioz Euskal Herrian hil den hirugarren emakumea da. Hilketa horren harira, eraso matxista orori gaitzespena adierazteko, elkarretaratzea egingo dute gaur Azkoitian. Sostenipe talde feministak deitu du, 19:30ean bilduko dira, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide