Azkoitiko Alberdi Mekanizatuak enpresak lantegi berria inauguratu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gaur arratsaldeko inaugurazio ekitaldiko irudi bat. (Azkoitiko Udala) Alberdi Mekanizatuak enpresak Ugarte industrialdeko pabiloi berria inauguratu du gaur arratsaldean. Ekitaldian parte hartu dute besteak beste, Felix Azurmendi erretoreak, Javier Zubizarreta alkateak, Ana Azkoitia zinegotziak eta Jokin Sudupe bertsolariak. Amaieran, Manolo Alberdi sortzaileetako bat omendu dute eta enpresako langileekin osatutako bideo bat ikusi dute bertaratu diren dozenaka lagunek. 60 urte inguruko ibilbidea egin du enpresak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide