Instalakuntza Duinak Orain taldeak bilera egingo du asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko urr. 2a, 10:24

19:00etan izango da bilera, Elkarguneko Oteiza aretoan. Bilera deitzeko taldearen sortzaileek bideoa kaleratu dute.

Azkoitiko Instalakuntza Duinak Orain taldeak bosgarren atala kaleratu du. Oraingo honetan, taldearen sortzaileek hitz egin dute. Urriaren 4an, asteazkenean, 19:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan bilera bat egingo dute, eta horren inguruko informazioa ematen dute bertan. Bertara etortzera animatu nahi dituzte igerilakuaren erabiltzaileak, erabiltzaileen guraso nahiz seme-alabak eta interesa duen edonor. Ahalik eta erabiltzaile gehienek parte hartzea nahi dute, denen iritzia kontuan hartzea baita asmoa. Hona hemen argitaratu duten bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=xRcNp-LMZvw

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide