Gudariak omendu dituzte dozena bat azkoitiarrek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ira. 28a, 11:44

Gudari Egunaren harira, bidean galdutako gudariak omendu zituzten atzo dozena bat azkoitiarrek; bereziki, Txipi, Kattu eta Peru gudari azkoitiarrak. Eliz atarian lore eskaintza egin zuten, eta aurtengo Andramari jaietan zenbait artista azkoitiarren artean margotutako murala itsatsi zuten horman: Izan zirelako gara, garelako izango dira, lemapean. "Frankismo garaitik datorren borroka bat da, eta guk herri honen alde bizia eman dutenak gogoan ditugu, eta urtero haiek omentzen jarraituko dugu" esan zuten bertaratutakoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide