Larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu du Azkoitiko Gure Esku Dagok

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Kataluniari elkartasuna adierazteko helburuarekin egingo dute manifestazioa. Zakela, Latz eta Etxe-Aitz tabernetan eman daiteke izena.

Azkoitian Kataluniari babesa erakusteko egindako elkarretaratzea. (Ane Olaizola) Katalunian bizitzen ari diren egoeraren aurrean, Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du Bilbon larunbat arratsalderako. EAJk eta EH Bilduk babestu dute deialdia, eta ELAk eta LABek ere bat egin dute manifestazioarekin. Eskubide zibil zein politiko eta askatasun demokratikoaren aldeko manifestazioa izango da larunbatekoa, Kataluniari elkartasuna adieraziz. 17:30ean hasiko da manifestazioa, eta Azkoititik autobusa antolatu dute bertara joateko. Zakela, Latz eta Etxe-Aitz tabernetan eman daiteke izena.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide