Instalakuntza Duinak Orain taldeak bilera deitu du urriaren 4rako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ira. 22a, 13:59

19:00etan bilduko dira, Elkarguneko Oteiza aretoan. Taldeak bere aurkezpena egingo du bileran, eta igerilekuko azpiegituren berri emango dute. Era berean, herritarren iritziak jasoko dituzte.

Azkoitiko Instalakuntza Duinak Orain taldeak bilera irekia antolatu du urriaren 4rako. 19:00etan bilduko dira, Elkarguneko Oteiza aretoan, eta udal igerilekuko erabiltzaileak, haien guraso eta seme-alabak eta gaiarekiko interesa duten guztiak gonbidatu dituzte bertara. Taldeak bere aurkezpena egingo du bileran, eta igerilekuko azpiegituren berri emango dute. Era berean, herritarren iritziak jasoko dituzte. Ahalik eta erabiltzaile gehienek parte hartzea nahi dute taldeko kideek, "denen iritzia kontutan hartzea" nahi baitute. https://youtu.be/4GuMWYQ6xXc

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide