Euskara ikasteagatik Azkoitiko Udalak ematen dituen diru laguntzak eskatzeko azken eguna irailaren 29a dela gogorarazi du Euskara Sailak. 2016-17 ikasturtean ikastaroak gainditzeagatik matrikularen %75 jaso dezake eskatzaileak; gehienezko kopurua 350 eurokoa da.
Ikastaro trinkoak, autoikaskuntza eta Internet bidezko ikastaroak gainditzeagatik ere %70eko diru laguntzak bideratuko dituzte, 350 eurora arte. Eta barnetegietako erabiltzaileek ere gastuen %70 arteko laguntza jaso dezakete; kasu horretan, gehienezko kopurua 1.050 euro izango da.
Halaber, UEU, EHU eta HIK HASIren uda ikastaroak egiteagatik ere eska daiteke laguntza.
Euskara Sailaren diru laguntzen inguruko informazio osagarria
lotura honetan dago eskuragarri.