Gorka Larrañaga: "Oso tristea da eraikinak erorita ikustea eta azpian jendea egon daitekeela pentsatzea"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ira. 20a, 20:12

Gorka Larrañaga. (Gorka Larrañaga) Bizi zaren lekuan nabaritu al zenuen ? Santa Ursula Coapa kolonian bizi naiz, hiriko hegoaldean, Estadio Azteca –Maradonak mendeko gola sartu zuen estadioa edo Pelek bere mundialetako bat irabazi zuena– mitikoaren itzalean. Zertan ari zinen lurrikara izan zenean? Lurrikarak klasea ematen harrapatu ninduen. Ikasle bat konturatu zen aurrena, eta esta temblando ohiuari alarma sismikoak jarraitu zion –orden horretan–, eta presaka baina lasai atera ginen eraikuntzatik. Nabaritu al zenuen lurrikara? Lurrikara minutu batekoa, edo, agian, zertxobait gehiagokoa izan zen. Noski nabaritu nuela. Oreka galtzen duzula sentitzen duzu, mareatuta egongo bazina bezala. Ez da batere atsegina zure mugimenduak nahi bezala ezin kontrolatzea, mozkortuta egongo bazina bezala da. Nola errekazionatu zenuen? Ahalik eta azkarren eraikuntzatik ateratzen saiatu ginen. Aretoa bigarren pisu batean dagoenez, azkar lortu genuen kalera ateratzea. Nola bizi izan zenituen minutu horiek? Urte hauetan zenbait lurrikara bizi izan ditut, eta jada ezagutzen dut sentzazioa; beraz, berehala erreakzionatu nuen. Une horietan zeure burua salbatzea besterik ez duzu pentsatzen. Lan egiten dudan kultur etxea parke batean dago; beraz, hasiera batean, susto bat besterik ez zela pentsatu nuen, parkean dena azkar lasaitu zelako. Etxera joateko esan ziguten; gehienbat, umeak dituzten ikasleak eta irakasleak haien bila joan zitezen. Gero, etxera bidean nindoala, hirian zehar, lurrikadaren maila ikusi ahal izan nuen, eta izugarrizko tristura sartu zitzaidan bihotzean. Sentipen oso gogorrak eta ilunak bizi izan nituen. Autobidean sekulako pilaketak zeuden; hegoaldera joateko metroak itxita zeuden, eta jende mordoa zebilen kaleetan... Jendea erabat nahastuta eta arduratuta segoen, eta estres izugarria nabari zitekeen. Kalean zer egoera zegoen une horretan? Eta orain? Nik bizi izan dudan bosgarren lurrikara serioa da, baina ez nuen inoiz ikusi horrelako kalte materialik eragin zuenik. Oso tristea da egunero ikusten dituzun eraikinak jada ez daudela ikustea eta hor azpian jendea egon daitekeela pentsatzea. Zer kalte eragin ditu lurrikarak? Hainbat eraikuntza erori dira, baina oraindik ez dute kalteak zenbaterainokoak diren kalkulatu. Egun batzuetan oraindik kalte eta hildako gehiago azalduko direla uste dut. Txarrena da, hainbat etxe erortzera iritsi ez diren arren, egitura aldetik kalte larriak dituztela. Lurrikarak zertan eragingo dizu zuri? Ni Tlalapan etorbidetik oso gertu bizi naiz, eta atzo guztiz itxita geratu zen etorbide hori oinezkoentzat, zubi bat erori zelako. Nire etxera ezin itzulita geratu nintzen, eta antsietate handia eragin zidan horrek. Zure etxea nola ote dagoen ezin jakiteak larridura sortzen du. Gainera, zazpi orduz komunikazio mota guztiez ez zuten funtzionatzen –Internet, mugikorrak, telebista, telefonoak...– Horrela egoteak gaur egun isolamendu sentsazio nabarmena sortzen dizu. Hona hemen Larrañagak Mexikotik bidalitako irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide