Azkoitiko Udaltzaingoak errepidetik jasotako ahariaren jabeak 48 orduko epea du animalia berreskuratzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Atzo, Azkoitian, Elgoibarko bidean, ahari bat irten zen errepidera, eta trafikoa oztopatzen zuen. Azkoitiko udaltzainek hartu zuten, eta identifikatu gabe dagoela baieztatu dute.

Atzo, asteartea, Azkoitian, Elgoibarko bidean, ahari bat irten zen errepidera, eta trafikoa oztopatzen zuen. Azkoitiko udaltzainek hartu zuten eta identifikatu gabe dagoela baieztatu dute. Udalak 48 orduko epea ezarri dio ahariaren jabeari animalia jasotzeko. Udaltzaingoarekin jarri beharko du harremanetan horretarako, 943-08 00 80 telefonora deituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide