Euskal Herriko Hiru Txirlo Bolo Txapelketako saio bat Azkoitian jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ira. 20a, 10:45

Zapatuan, 17:00etan hasita jokatuko dute saioa Floreagako balatokian, eta bost euro ordaindu behar da lehian izena emateko.

Hiru Txirlo Bolo Txapelketako irudi bat. (Azkoitiko Hitza) Euskal Herriko XXVIII. Hiru Txirlo Bolo Txapelketa jokatuko dute irailaren 23tik urriaren 28ra bitartean, eta saioetako bat, aurrena, Floreagako bolatokian izango da. Zapatuan jokatuko dute saioa 17:00etan hasita, eta bost euro ordaindu behar da lehian izena emateko. Lehenen egiten duenak 65 euroko saria jasoko du; bigarrenak, 50 eurokoa; hirugarrenak, 35 eurokoa; laugarrenak, 20 eurokoa; bosgarrenak, 10 eurokoa; eta seigarrenak, oparia. Euskal Herriko Hiru Txirlo Bolo Txapelketako gainerako saioak Markina-Xemeingo Barinaga bolatokian, Eibarko Asola Berrin eta Bolibarko Iruzibitxan jokatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide