Iraurgi Berritzenek lekuz aldatu ditu Azkoitiko enplegu eta orientazio zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ira. 19a, 11:06

Aurrerantzean, Intsausti jauregiko hirugarren pisuan eskainiko dituzte zerbitzuak. Astelehenetik ostiralera izango dira bi zentroak zabalik.

Iraurgi Berritzen garapen agentziak lekuz aldatu ditu Azkoitiko enplegu eta orientazio zerbitzuak. Hain zuzen ere, Bizenta Mogel kaletik Intsausti jauregira lekualdatu dituzte zerbitzuak. Horrenbestez, aurrerantzean, Intsaustiko hirugarren pisuan eskainiko dituzte horiek. Orientazio zentroa 09:30etik 14:00etara izango da zabalik, astelehenetik ostiralera. Aldiz, enplegu zentroa astelehentik ostiralera goizez nahiz arratsaldez egongo da irekita, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide