Ion Aizpurua azkoitiarrak irabazi du Plazaolako maratoia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ion Aizpurua erdian, txapela jantzita. (Twitter) Ion Aizpurua Jokin Ormaetxea taldeko kirolari azkoitiarra izan zen atzo jokatutako Plazaolako maratoian garaile. Azken metroetan esprinta jo behar izan zuen atzetik zetorren Ivan Piñon atzean uzteko. Maratoia Lekunberritik (Nafarroa) abiatu zen, eta Andoainen (Gipuzkoa) amaitu zen 42 kilometroko proba. Hona hemen Aiurri hedabideak probaren amaieran Aizpuruari egindako elkarrizketa, bideoan: https://www.youtube.com/watch?v=mBRcwupTgIY&feature=youtu.be

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide