Joan den asteazkenean Melodie Masse 23 urteko emakumea hilda aurkitu zuten Uztaritzen (Lapurdi), bere ohean, hankak eta eskuak loturik, eta ahoan mozala zuela. Autopsiak, hil aurretik bortxatua izan zela erakutsi du. 38 urteko gizon bat atxilotu dute susmagarri gisa. Horren haritik, eraso eta hilketa matxista orori gaitzespena adierazteko, elkarretaratzea egingo dute gaur, astelehena, 19:30ean, Azkoitiko plazan, Sostenipe talde feministak deituta.