212 txirrindularik parte hartu dute Azkoitiko Mangaixue martxan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ira. 16a, 21:01

15:15ean abiatu da mendi bizikleta martxa, eta 20:00ak aldera iritsi dira helmugara azkenak. Bi emakumek parte hartu dute. Iaz 195 partaide izan ziren.

Iaz baino parte hartzaile gehiago izan dira aurtengo Mangaixue mendi bizikleta martxan; guztira, 212. Iaz 195 kirolari abiatu ziren, eta 188k amaitu zuten proba. Aurtengoan, gainera, bi emakume animatu dira: Mendaroko (Gipuzkoa) Ainhoa Etxeberria –iazko proban parte hartu zuen emakume bakarra– eta Amaia Aizpurua azkoitiarra. Parte hartzaile guztien artean 123 azkoitiarrak izan dira. 15:15ean abiatu dira kirolariak Plaza Berritik, eta 20:00ak aldera iritsi dira helmugara azkenak. Bi ibilbide ditu martxak: luzea, 33 kilometrokoa; eta, laburra, 25 kilometrokoa. Ez du inork irabazi proba, ez baita lasterketa. Ekimenaren helburua ez da lehia bultzatzea, bizikletan ibiltzea sustatzea eta jendeak inguruko bazterrak ezagutzea baizik. Hori dela eta, zozketa bidez banatu dituzte sariak. Anaitasuna Mendi Bazkunako talde batek iaz antolatu zuen lehen aldiz Mangaixue, eta martxak izan zuen arrakasta ikusita, berriro antolatu dute aurten. Bigarren edizioa izan da gaurkoa. Hona hemen gaurko irudiekin osatutako bilduma: [flickr_set id="72157689133129635"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide