Imanol Aleson. (EH Ultratrail)
Imanol Aleson korrikalari azkoitiarrak bosgarren egin du Tor de Geants mendi lasterketan. 330 kilometroko ibilbidea egiteko 81 ordu, 17 minutu eta 37 segundo behar izan ditu. Joan den igandean abiatu zen Italiako Alpeetara, eta atzo –asteazkena– 18:41ean iritsi zen helmugara. Javi Dominguez gasteiztarrak irabazi du proba, 67 ordu, 52 minutu eta 15 segundo behar izan ditu ibilbidea amaitzeko.