Jakes Urangak Azkoitiko Udaleko zinegotzi kargua utziko du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ira. 11a, 20:54

(Azkoitiko EH Bildu) Azkoitiko EH Bilduk ohar bidez jakinarazi du Jakes Uranga zinegotziak kargua utziko duela eta bere lekua Itziar Joaristik ordezkatuko duela. "Bihotzez eskertu nahi dugu urte hauetan udalean herri ordezkari gisa egin duen lan guztia, Azkoitia hobeago bat egiteko egin duen esfortzua. Etapa hau itxita, familiari eta ibilbide profesionalari denbora gehiago eskaini ahalko dio Jakesek", adierazi du koalizioak.  Haren hutsunea Itziar Joaristik beteko du. Fisikaria da ikasketaz, eta azken hamarkadetan Floreaga ikastetxeko irakasle lanetan aritu da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide