Hainbat azkoitiarrek bat egin dute Kataluniako Diadarekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ira. 11a, 20:33

Ehun herritarretik gora elkartu dira Kataluniari babesa adieraztera. (Ihintza Elustondo) Kataluniako herritarrek egun nazionala dute gaurkoa, irailaren 11: Diada eguna. Egun seinalatu honetan, hainbat herritar bildu dira Azkoitiko plazan ospakizunarekin bat egin eta urriaren 1ean egingo duten independentziaren inguruko erreferendumari babesa adierazteko. Azkoitiko Gure Esku Dagok deitu du elkarretaratzea, eta ehun herritarretik gora azaldu dira Kataluniari babesa adierazteko argazkia ateratzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide