Igandean hasiko da Anaitasuna Futbol Eskola

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ira. 5a, 17:44

Asteburu honetan mutilen saioak hasiko dira, eta datorren hastean, neskenak. 3x3 Futbol Festa dela eta agertu ezin dutenei, abisatzeko eskatu die Azkoitiko klubak.

Datorren igandean, irailak 10, hasiko da Azkoitiko Anaitasuna Futbol Eskola. Aste honetan, 2007. eta 2008. urteetako mutilen txanda izango da, eta datorren astean, neskena. Astez aste, txandatuz joango dira Azkoitiko neska-mutilak. Ordu eta erdi iraungo dute igande goizetan egingo diren teknifikazio eskolek. Igande honetan, esaterako, 2007ko mutilek 09:00etatik 10:30era egingo dute entrenamendua, eta 2008koek, 10:30etik 12:00etara. Datorren asteburuan hasiko dira neskak, eta beren txanda, 09:00etatik 10:30era izango da, bi astez behin. 3x3 Futbol Festa Asteburu honetan, 3x3 Futbol Festa izango da Azkoitian, eta Futbol Eskolara joan ezin duten haurren izena esatea beharrezkoa ikusten du Anaitasuna futbol klubak. Hori horrela bada, klubarekin edo dagokion entrenatzailearekin edo arduradunarekin harremanetan jartzeko eskatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide