Ventos De Saudade taldearen kontzertua izango da irailaren 10ean, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ira. 1a, 17:48

[caption id="attachment_325203" align="aligncenter" width="300"]ventos_de_saudade (Argazkia: Musikazuzenean)[/caption] Ventos De Sausade musika taldeak emanaldia eskainiko du irailaren 10ean, igandea, Azkoitiko Abaraxka aterpetxean. 19:00etan hasiko da kontzertua, eta fado musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Portugalen ohikoa da musika mota hori, baina Euskal Herrian ere bada halako doinuak jotzen dituen talderik; hain zuzen ere, zeregin horretan dihardu azken urteotan Soraluzeko (Gipuzkoa) taldeak. Arianne Unamuno (ahotsa), Domentx Uzin (gitarra portugaldarra), Jon Basauri (gitarra espainiarra) eta Ane Ugalde (flauta) dira taldekideak. Doakoa izango da sarrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide