Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikusmenak errendimendu akademikoarekin duen harremanaz gehiago jakin nahi duten guraso, irakasle zein profesionalei zuzendutako hitzaldia izango da irailaren 4an, astelehena, Azkoitiko Bizilore eskola aktiboan. Hiru optiko-optometrista ariko dira hizlari lanetan: Manuel Cebeiro, Marian Iriondo eta Estibalitz Ariznabarreta. Gaztelaniaz eskainiko dute saioa, eta 11:00etan hasiko da. Doakoa izango da sarrera.