San Agustin eguna ospatu dute Azkoitiko Aizpurutxo auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

San Agustin eguna ospatu zuten atzo Azkoitiko Aizpurutxo auzoan. Goizean meza izan zen elizan, eta, gauean, bertso afaria egin zuten Itziar jatetxean. Bertsotan Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia aritu ziren, eta bertso batetik besterako tarteak Aizpurutxo anaiek eta Iñigo Galdosek soinuz alaitu zituzten. Dozenaka lagun bertaratu ziren afaltzera, eta giro polita izan zen. Hona hemen atzo hartutako irudiak: (Argazkiak: Ibon Errazu)  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide