Zubiaurre igeri elkartearen 25. urteurreneko bazkarirako izen ematea zabalik da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abu. 29a, 11:21

Bazkariaren lekua izena ematen duen jende kopuruaren arabera zehaztuko dute, eta baita prezioa ere. Izena emateko azken eguna irailaren 4a izango da.

Azkoitiko Zubiaurre igeri elkarteak 25 urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko, hainbat ekintza antolatzen ari dira. Horien artean da irailaren 16an egingo duten bazkaria, eta bertan parte hartu nahi duenak dagoeneko eman dezake izena. Bazkariaren lekua izena ematen duen jende kopuruaren arabera zehaztuko dute, eta baita prezioa ere. Dena den, elkarteak jakinarazi du helduek 20-25 euro ordaindu beharko dutela, eta 12-15 euro haurrek zein gazteek. Izena emateko bi modu daude: info@zubiaurreigerielkartea.eus helbidera idaztea eta 676 295 000 telefonora Whatsapp mezu bat bidaltzea. Izena emateko azken eguna irailaren 4a izango da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide