Bertso afariarekin ospatuko dituzte aurten Aizpurutxoko San Agustin festak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abu. 26a, 10:59

Astelehenean, San Agustin egunez, izango da bertso afaria Aizpurutxoko Itziar jatetxean, 21:00etan hasita, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Itziar jatetxean eman behar da afarirako izena.

Azken urteetan ekitaldi ugari egin izan dute Aizpurutxo auzoan, San Agustin jaien bueltan, baina aurten bertso afaria soilik egingo dutela jakinarazi dute auzotarrek. Astelehenean, San Agustin egunez, izango da bertso afaria Aizpurutxoko Itziar jatetxean, 21:00etan hasita, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Afalostean, bertsolariak ariko dira giroa alaitzen. Afarira joan nahi dutenek Itziar jatetxera, 943-85 26 30 telefonora deitu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide