Melt-Banana musika taldeak kontzertua eskainiko du irailaren 27an, asteazkena, Azkoitiko Matadeixen. Matadero Ekintzakek ez ditu jakinarazi oraindik kontzertuaren ordua.
Japonian sortu zuten taldea 1992an, eta ordutik hainbat lan kaleratu ditu noise rock musika taldeak. Yasuko Onukik eta Ichirou Agatak osatzen dute Melt-Banana. Azkoitian eskainiko dute Euskal Herriko kontzertu bakarra, baina Madrilen, Valentzian eta Bartzelonan ere emango dute zuzenekoa.