Azkoitiko igerilekuaz iritziak jasotzen jarraitzen du Instalakuntza Duinak Orain taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abu. 24a, 10:50

Uztailaren bukaeran taldeak salatu zuen igerilekua txikiegi gelditu izana. Herritarren iritziak jasotzen ari dira taldeko kideak bideo bidez, eta herritarrei horietan parte hartzeko deia egin diete.

https://www.youtube.com/watch?time_continue=219&v=LErHZhmLQ2Q
Azkoitiko kiroldegiaren barruan dagoen igerilekua "txikiegi" gelditu dela salatu zuen Instalakuntza Duinak Orain taldeak joan zen uztailaren bukaeran. Hainbat herritarren iritzia jaso zuen taldeak bideo batean, eta orain beste bideo bat argitaratu du. Gainera, iritzia emanez bideoetan parte hartu nahi duten herritarrei instalakuntzaduinak@gmail.com helbidera idazteko deia egin diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide