Blonda txapelketa eta margo lehiaketa, Andramari festen azken txanparako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abu. 17a, 22:12

Eguerdian herri kirol jaialdia eta jubilatuen meza izango dira. Udalak aurten 90 urte betetzen dituzten 32 herritar omenduko ditu Kiruri jatetxean egingo duen bazkarian. Arratsaldean umeentzako ekitaldiak izango dira, eta baita Dantzari Gazteen Txapelketa ere.

XXXVI. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako parte-hartzaile bat. (Azkoitiko Udala) Azkoitiko Andramari jaiak hasi dira azken txanpara iristen. Bada, ordea, zer eginik gaur ere herrian, Baserritarren eguna ari baitira ospatzen. Goizean trikitilariek eta txistulariek kalejira egin dute, eta 10:00etan hasi da Inazio Iriarte margo lehiaketaren XXXVI. edizioa. Hainbat lagunek parte hartu dute lehiaketan, eta 19:30ean egin dute sari banaketa ekitaldia Torre Zuri aretoan. Aurtengo edizioa Portugaleteko Jose Luis Lopezek irabazi du. Bigarren egin du Gasteizko Eduardo Alsasuak, eta hirugarren Alacanteko Teresa Durak. Horrez gain, gaur goizetik hainbat abelburu ikus daitezke Plaza Berrian; izan ere, Gipuzkoako Blonda Txapelketa ari da jokatzen bertan. Bestalde, 12:00etan hasi dira erraldoien eta buruhandien kalejira eta herri kirol jaialdia. Herriko plazan hainbat herri kiroletan arituko dira kirolariak: Txikia IV, Otaño, Larrañaga eta Eloy Corchero aizkoran eta Mendizabal III.a eta Guzta harri-jasotzen. Gainera, proba mistoak ere egingo dituzte kirolariek. Gaurko egunean jubilatuek ere izan dute tartea; izan ere, 12:30ean horien aldeko meza izan da Parrokian. Ondoren, aurten 90 urte betetzen dituzte 32 herritar omendu ditu udalak eta Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Kiruri jatetxean egindako bazkarian. Honako herritar hauek dira omendu dituzten herritarrak: Ana Maria Aginagalde, Margarita Albizuri, Nicolasa Alkorta, Maria Luisa Aldalur, Jose Cruz Aranbarri, Blas Aramendi, Aurora Artetxe, Maria Luisa Astigarraga, Rosario Azpiazu, Francisca Azurmendi, Milagros Badiola, Ignacia Badiola, Telesforo Ignacio Balenciaga, Benedicta Casado, Concepcion Etxezarreta, Juan Manuel Elorza, Luis Gabilondo, Jesusa Galdos, Angela Ganzarain, Jesus Garate, Maria Rosario Heriz, Fermin Ibarmia, Ramona Ibarmia, Guadalupe Larrañaga, Manuel Larrañaga, Maria Dolores Lizarralde, Josefa Musitu, Maria Concepcion Olaizola, Nemesia Soraluce, Clara Sudupe, Carmen Uria eta Maria Begoña Zabala. Arratsaldean umeentzat hainbat emanaldi izan da, eta baita dantzari gazteen txapelketa ere. Gauean, berriz, Elizagoien ahizpekin erromeria eta suzko zezena izan dira Balda plazan. Bihar jarrituko dute festek, eta biharko egunarekin bukatuko dira aurtengo Andramari jaiak. Hona hemen, gaur goizeko, eguerdiko eta gaueko argazkien bilduma (Irudiak: Azkoitiko Udala): [flickr_set id="72157685211307590"] Andramari bezperako irudien bilduma honako lotura honetan ikus daiteke, eta beste honetan, berriz, Andramari egunekoena. Aldiz, San Roke eguneko argazki bilduma honako lotura honetan dago ikusgai. Hona hemen, datozen orduetako eta egunetako egitaraua: BIHAR, ABUZTUAK 18 – 11:00: Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XVI. Andramaixetako Milia, Xeye atletismo taldeak antolatuta. – 14:30: Bazkari herrikoia, plazan. – 16:30: Manifestazio feminista. – 17:30: Herriko kaleetan Brincadeira batukada taldea. – 17:30: Balda plazan, Apar festa. – 18:00: Sua taldearen erromeria karpagunean. – 18:30: Plaza Berrin zezenak. – 22:00: 9. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. – 22:00etan, Herriko plazan Trikizio taldearekin dantzaldia. – 23:00: Piztu taldearen ekitaldia karpagunean. – 00:30: Kop eta The Guilty Brigade taldeen kontzertuak karpagunean. ABUZTUAK 19, LARUNBATA – 22:00: 9. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide