Elkargunea itxita egongo da datozen bi asteetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abu. 6a, 09:32

Azkoitiko Elkargunea. (Ane Olaizola / Hitza) Azkoitiko Elkargunea itxi egingo dute bihar, udako oporrak direla eta. Urteko egutegiari jarraituz, hilaren 21ean zabalduko dituzte berriro Elkarguneko ateak, ohiko ordutegiarekin. Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 21:00era zabaltzen dituzte instalazioak; larunbatetan, 09:00etatik 20:00etara bitartean egoten da irekita; eta igandetan, 09:00etatik 14:00etara zabaltzen dute. Hemen ikus daiteke 2017ko egutegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide