Imanol Aleson erretiratu egin da Euskal Herriko Ultra Trail txapelketatik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abu. 5a, 19:54

Imanol Aleson azkoitiarra. (Goierriko Hitza) Euskal Herriko Ultra Trail Txapelketan ari zen lehiatzen atzoz geroztik Imanol Aleson korrikalari azkoitiarra, eta baina gaur (larunbata) goizean erretiratu egin da lasterketatik. Sailkapen orokorrean bigarren postuan zegoen. Bart hasi zen txapelketa, eta Iruñeatik Donostiara, 120 kilometrotako ibilbidea dute egiteko parte hartzaileek. Bihar amaituko da lasterketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide