Azkoitiko Andremari jaietako bazkarietarako izen emate epea abuztuaren 7an, astelehena, zabalduko da. Hau da, abuztuaren 16an egiten den haurrentzako eta gurasoentzako bazkarirako nahiz hilaren 18ko kuadrillen bazkarirako izena eman nahi duen orok, abuztuaren 7tik aurrera du horretarako aukera. Udaletxeko Kultura Sailean eman behar da izena bertara joanda edo 943-85 71 70 telefonora deituta.