Azkoitiko Udalak 7.500 euro jarriko ditu andremarietan txosnagunea ipintzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abu. 2a, 16:55

Iaz baino 2.000 euro gehiago jarri ditu udalak, aurten musika ekipamenduaren gastua ere bere gain hartu duelako.

Iazko Andremari jaietako txosnagunea. (Ana Abarisketa) Azkoitiko Udalak Azkoitiko Herri Moimentuei 7.500 euroko laguntza materiala emango dio andremarietan txosnagunea ipintzeko, iaz baino 2.000 euro gehiago. Udalak azaldu duenez, instalazio eta material aldetik bere esku dauden "erraztasunak" emango dizkio Herri Moimentuei. Udalak hartutako konpromisoen artean daude txosna eta agertokia jartzea, bere gain hartzea musika ekipamenduaren alokairua eta uraren eta argindarraren gastuak, garbiketa lanez arduratzea eta baita azpiegituren garraioaz ere. Iazko Andremari jaietan 5.500 euro bideratu zituen udalak txosnagunera. Aurten kopuruak gora egin du musika ekipamenduaren gastua ere bere gain hartuko duelako udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide