(Argazkia: Maxixatzen)
Azkoitiko Udalak, Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu ditu, Azkoitiko Altxorrak ezagutarazteko asmoz. Abuztuaren 27ra bitartean 19 bisita eskainiko dituzte goizez eta arratsaldez. Herriko monumentuen multzoa, Zalduntxoen Azkoitia, San Martingo ondaregunea, parrokia, Azkoitia eta Oteizatarrak edota Balda Dorreko San Inazioren kapera bisitatu ahalko dira.
Juan Bautista Mendizabalek eta Ekaitz Etxezarretak gidatuko dituzte bisitak. Bisita egiteko aurrez eman behar da izena Loiolako Turismo Bulegoan,
i-loiola@urolaturismo.eus-era idatzita edo 943 15 18 78 telefonora deituta. Bisita guztiak doakoak dira.
Hona hemen egitaraua:
Abuztuak 2
11:00etan Parrokia irekiko da.
12:00 Bisita gidatua:
'Amabirjinaren Jasokundeko Parrokia'.
17:00 San Martin Ondaregunea. Bisita gidatua.
Abuztuak 3
11:00
'Azkoitia eta Oteizatarrak' bisita gidatua. Batarrabi – Jorge Oteiza frontoiak. Amaitzeko, Gurea pilotalekuan '
Euskal pilotaren xarma' esperientzia aukeran. Irteera Intsaustitik.
17:00 San Martin Ondaregunea. Bisita gidatua.
Abuztuak 4
11:00etan Parrokia irekiko da.
12:00 Bisita gidatua:
'Jauregi eta Dorretxe artean'.
Abuztuak 5
11:00etan Parrokia irekiko da.
12:00 Bisita gidatua Parroki aurretik:
'Jauregi eta Dorretxe artean'.
Abuztuak 6
12:00 Bisita gidatua Intsaustin:
'Zalduntxoen Azkoitia'.
Abuztuak 8
12:00 San Martin Ondaregunea Bisita gidatua.
16:30 Parrokia irekiko da.
18:00 Bisita gidatua:
'Amabirjinaren Jasokundeko Parrokia'.
Abuztuak 10
11:00
'Azkoitia eta Oteizatarrak' bisita gidatua. Batarrabi – Jorge Oteiza frontoiak. Amaitzeko, Gurea pilotalekuan '
Euskal pilotaren xarma' esperientzia aukeran. Irteera Intsaustitik.
20:00 Parrokian, Musika Hamabostaldiak antolatuta,
Mario Ciferriren organo kontzertua.
Abuztuak 11
16:30 Parrokia irekiko da.
18:00 Bisita gidatua:
'Jauregi eta Dorretxe artean'.
Abuztuak 12
12:00 Bisita gidatua Intsaustin:
'Zalduntxoen Azkoitia'.
Abuztuak 13
12:00 San Martin Ondaregunea. Bisita gidatua.
Abuztuak 22
11:00 Parrokia irekiko da.
12:30 Bisita gidatua:
'Jauregi eta Dorretxe artean'.
Abuztuak 24
11:00 Parrokia irekiko da.
12:30 Bisita gidatua:
'Jauregi eta Dorretxe artean'.
Abuztuak 25
11:00
'Azkoitia eta Oteizatarrak' bisita gidatua. Batarrabi – Jorge Oteiza frontoiak. Amaitzeko, Gurea pilotalekuan '
Euskal pilotaren xarma' esperientzia aukeran.
Abuztuak 26
Donostiako Musika Hamabostaldiak antolatuta,
Inaziotar Bidea (Loiola-Aizpurutxo).
Abuztuak 27
12:00 Bisita gidatua Intsaustin:
'Zalduntxoen Azkoitia'.