Ikasturte bukaerako jaialdia egin dute Born to dance dantza eskolako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 29a, 22:57

Born to dance dantza eskolako ikasleek ikasturte bukaerako jaialdia eskaini dute gaur, zapatua, 19:30ean hasita, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. 5 eta 69 urte arteko 50 bat ikaslek parte hartu dute areto dantzen ikuskizunean, eta dozenaka lagun izan frontoian dantzez gozatzen. Jenny Calero eskolaren zuzendariak ere dantza bat baino gehiago egin du Ruben Portalok lagunduta.
Gaurko sarrerekin 938 euro batu dituzte dantaz eskolakoek, eta gaztaroko artritis idiopatikoa dutenen alde lan egiten duen AIJ elkartearentzat izango da diru hori. Hona hemen, argazki batzuk (Maxixatzen.eus): Irudi gehiago ikusteko, egin klik hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide