Azkoitiko igerilekua txiki gelditu dela salatu du hainbat herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 29a, 14:14

Instalakuntza duinak eskatzen dituzte herritar horiek, eta bideoak egiten hasi dira herritarrek iritziak jasotzeko.

https://www.youtube.com/watch?time_continue=63&v=nusR9Jn4PD8 Azkoitiko kiroldegiaren barruan dagoen igerilekua "txikiegi" gelditu dela salatu du Instalakuntza Duinak Orain taldeak. Talde horretako kideen arabera, ez da gai berria, "aspaldi" gelditu baitzen txiki igerilekua, baina arazoari irtenbidea emateko egingo dutela lan esan dute. Instalakuntza duinak eskatzen dituzte herritar horiek, eta bideoak egiten hasi dira herritarrek iritziak jasotzeko. Lehena argitaratu dute, eta igerilekuaren hainbat erabiltzaile elkarrizketatu dute bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide