Andramari festen inguruan egiten dituzten bi txirrindulari probak antolatu dituzte beste urte batez Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak eta Azkoitiko Udalak.
Abuztuaren 12an, Martitteko Igoera egingo dute txirrindulariek, eta herriko plazatik hasita, 3.700 metroko bidea izango dute Martirieta auzora iritsi arte. 17:00etan hasiko da lasterketa, eta izena egunean bertan eman beharko da, 16:00etatik 16:30era bitartean, plazan. Amaieran, irabazleek trofeoa jasoko dute, eta askaria izango da partaide guztientzat.
Abuztuaren 14an, Andramari bezperan, berriz, Jokin Ormaetxea jubenilen lasterketa jokatuko dute zortzigarren urtez. 10:00etan hasiko da proba, eta 103 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide