Izarpe zientzia intuitibo eta terapeutikoen institutuak urriaren 20, 21 eta 22rako Azkoitian antolatu duen
Zientzia eta Espiritualitatea nazioarteko kongresurako sarrerak salgai daude jada, Azkoitiko udaletxean. Irabaziak hainbat elkarteren artean banatuko ditu institutuak.
Kongresua urriaren 20an, arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta 22 eguerdian amaitu. Baztartxo antzokian izango dira saioak, eta bertan izango dira, besteak beste, Kanadako Marilyn Rossner eta Urretxuko
Mikel Lizarralde mediumak. Sarrerak udaletxeko Kultura sailean eskura daitezke abuztuaren 25a bitartean. Egun horretatik aurrera, Izarpe institutuak internet bidez jarriko ditu salgaiĀ
www.ticketea.com helbidean. Kongresu osorako sarrera 50 euro kostako da.