Iñigo Susaeta fitxatu du Anaitasunaren gizonen lehen taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 20a, 16:55

Iñigo Susaeta eta Josu Juaristi, Txerloian. (Anaitasuna) Iñigo Susaeta Markuerkiaga (Eibar, 1998) da Azkoitiko Anaitasuna futbol klubaren gizonen lehen taldeak 2017-18 denboraldirako egin duen seigarren fitxaketa. SD Eibar taldetik dator futbolaria, utzita, eta zelai erdian jokatzen du. Atzo arratsaldean aurkeztu zuen Josu Juaristi kirol arduradunak Susaeta Txerloian. Eibarko harrobian egin du orain arteko ibilbidea, eta iaz Ohorezko Jubenil Mailan jokatzen eta Vitoria taldean entrenetzen aritu zen. 18 urtez azpiko euskal selekzioan ere aritutakoa da Susaeta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide