Azkoitiko Udaleko eta tokiko hedabideetako ordezkariak, hitzarmena sinatu ostean. (Ihintza Elustondo)
Azkoitiko Udalak urtebeterako hitzarmena sinatu du gaur tokiko euskarazko komunikabideekin; hau da, UROLA KOSTAKO HITZArekin, Erlo Telebistarekin eta Maxixatzenekin. Mari Jose Arregi Euskara zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea bildu dira hedabideen ordezkariekin akordioa ixteko, Azkoitiko udaletxean.
Guztira, udalak 43.000 euro emango dizkie hedabide horiei. UROLA KOSTAKO HITZAk 8.000 euro jasoko ditu. Erlo Telebistak ere kopuru bera jasoko du, eta, Maxixatzenek, 27.000 euro eskuratuko ditu.
Mari Jose Arregik komunikabideek egiten duten lanaren garrantzia aitortu eta euskararen normalizazioan duten eragina azpimarratu du. "Esku artean proiektu mardulak dituzte, eta gure borondatea da, ahal dugun heinean eta baliabideen arabera, laguntza ematea".