Anaitasunaren gizonen lehen taldeak ostegunean hasiko du denboraldi-aurrea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 19a, 10:49

Lehen lagunarteko partida uztailaren 29an jokatuko dute, Real Sociedad C taldearen aurka, Zubietan.

(Anaitasuna) Datorren ostegunean, hilaren 20an, hasiko da Anaitasunaren Hirugarren Mailako taldea denboraldi berria prestatzen. 18:30ean ekingo diote denboraldi berriko lehen lan saioari. Denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa, berriz, uztailaren 29an jokatuko dute, Real Sociedad C taldearen aurka. Neurketa hori 11:00etan hasiko da, Zubietan. Ondoren, Vitoria, Cultural Durango, Beasain eta Zarautz taldeekin neurtuko dituzte indarrak gorrixek liga txapelketa hasi aurretik. Hona hemen denboraldi-aurreko partiden egutegia: Uztailak 29: Real Sociedad C-ren aurka, Zubietan. Abuztuak 5: Vitoriaren aurka, Txerloian. Abuztuak 9: Cultural Durangoren aurka, Tabiran. Abuztuak 12: Beasainen aurka, Txerloian. Abuztuak 17: Zarautzen aurka, Txerloian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide