Martirietako bizilagunekin bildu zen atzo Azkoitiko Udala. (Azkoitiko Udala)
Herritarren beharrak ezagutzeko asmoz, auzo auzo bilerak egiten ari da Azkoitiko Udala. Atzo egin zuten horietan lehena, Martirietan. Gaur, 19:00etan, Urrategin egingo dute bilera, eta, bihar, ordu berean, Elkargunean, Elosua, Aizpurutxo, Izarraitz, Santa Kutz, Olaso eta Madariagako bizilagunekin. Bileren helburua da bizilagunek dituzten behar nagusiak zehaztea inbertsioak definitzeko. Eskaera nagusia baserri bideak konpontzea da eta udalak hainbat lan egitea aurreikusten du jada. Udalak bere proposamena aurkeztearekin batera, auzotarren ekarpenak jasoko ditu egun hauetan.