Azkoitiko Udalak Herrixen elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 17a, 11:56

Azkoitiko merkataritza dinamizatzea da akordioaren helburua. Udalak 23.000 euroko diru laguntza emango dio elkarteari, eta doan lagako dio lanerako erabiltzen duen lokala.

Sara Rodriguez, Javier Zubizarreta eta Uxoa Aizpuru hitzarmena sinatzen. (Azkoitiko Udala) Azkoitiko Udalak Herrixen merkatari elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Javier Zubizarreta alkateak eta elkarteko lehendakari Uxoa Aizpuruk herriko merkataritza dinamizatzeko duten konpromisoa berretsi dute, Sara Rodriguez teknikariarekin batera. Akordioa tarteko, udalak Herrixen elkarteari 23.000 euroko diru laguntza emango dio. Halaber, udalak doan lagako dio, orain arte bezala, lanerako erabiltzen duen lokala. Hitzarmenaren helburua da herriko merkataritzari kalitatea, eskaintza eta lehiakortasuna bermatzen laguntzea, merkataritza jarduera garatzeko baldintzak, saltokien kudeaketa eta langileen prestakuntza hobetuko duten estrategiak abiatuz, beste hainbat neurriren artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide