HARA! 25 urte, Anaitasunako jubenilak Euskal Ligara igo zirela

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 17a, 11:11

Jubenilen Ohorezko Mailan lehiatzen zen Anaitasunaren taldea. (Anaitasuna) Duela 25 urte jubenilen Ohorezko Mailan lehiatzen zen Anaitasunaren taldeak Euskal Ligara igotzea lortu zuen. 1992-93 denboraldian lortu zuten orduko mutilek Euskal Ligara igotzea. Datorren zapatuan, uztailak 22, talde hura osatu zuten lagunek bazkaria egingo dute duela 25 urte lortu zuten igoera ospatzeko. 1991-92 denboraldiaren amaieratik partidarik galdu ez zuten mutilek sekulako emaitzak lortu zituzten 1992-93 denboraldian Jubenilen Ohorezko Mailan. Sailkapeneko lehen postua eskuratu zuten partidarik galdu gabe, eta ondorioz, Euskal Ligara igo ziren. Bederatzi puntuko aldea atera zion Anaitasunak bigarren postuan sailkatu zen Idiazabal taldeari. Aitor Iturbe entrenatzaileak zuzendutako Anaitasunako Jubenilen Ohorezko Mailako taldeak kolpe ederra eman zien errekorraren taulako emaitzei: jokatutako 34 neurketak irabazi zituzten, 112 gol eginda eta 33 jasota. 1993-94 denboraldian, berriz, Jubenilen Liga Nazionalera igotzea lortu zuten gorrixek. Datorren urtean beteko dira 25 urte Liga Nazionalera igo ziren urte hartatik. Honako jokalari hauek osatzen zuten taldea: Larrañaga, Alberdi, Zubizarreta, Aldazabal, Larramendi, Sudupe anaiak, Mera, Diaz, Epelde, Agirrezabalaga, Naranjo, Gaitan, Peña, Larrañaga, Aranbarri, Lasa, Zubizarreta, Mangas eta Bastida.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide