Irailaren 23an izango da Azkoitiko minbiziaren aurkako II. Lasterketa Solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 16a, 10:08

Aurten biltzen duten dirua ASPANOGI Haur Minbizidunen Guraso Elkartearentzat izango da. Iaz antolatu zuen Ttipi-Ttapa elkarteak lasterketa lehen aldiz, eta arrakastatsua izan zen.

Irailaren 23an egingo dute aurten Azkoitiko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioa. ASPANOGI elkarteari laguntzeko antolatu dute lasterketaren bigarren edizioa, eta Ttipi-Ttapa elkartekoek azaldu dutenez ekitaldi ugari antolatuko dute egun osorako. Iaz egin zuten lasterketa aurreneko aldiz, arrakasta itzela zuen lasterketak. Edizio hartan bildutako dirua Katxalin bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen elkartera bideratu zuten antolatzaileek. Aurten, berriz, ASPANOGIrentzat izango da batzen duten dirua, Haur Minbizidunen Guraso Elkartearentzat, hain zuzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide