Iazko Andramari jaietan egindako margo lehiaketako irudi bat. (Maxixatzen.eus)
Azkoitiko Udalak Inazio Iriarte Kale Margo Lehiaketaren 36. edizioaren oinarriak kaleratu berri ditu. Abuztuaren 17an egingo dute aurten ere lehiaketa Azkoitian, Andramari jaien barruan, eta hain zuzen,
Azkoitia izango da aurtengo lehiaketaren gaia. Urtero legez, edonork parte hartu ahal izango du margo lehiaketan, eta edozein teknika erabili ahal izango du lanak gauzatzeko. Hori bai, norberak eraman beharko du margolana egiteko materiala.
Materiala ziligatu beharko dute parte hartzaileek egunean bertan, 09:00etatik 10:00etara, Torre Zuri aretoan, eta margolanak 15:00ak baino lehen utzi beharko dituzte erakustokian bertan. Epaimahaiak 19:30ean jakinaraziko du erabakia, eta orduan egingo dute sari banaketa. Sariak banatu ostean lan guztiekin erakusketa jarriko dute Torre Zurin. Udalak sarietan 1.800 euro banatuko ditu aurtengoan.