Oporretan ateratako argazkiak bidaltzen dituztenean artean, 2017-2018 denboraldirako bi bazkide txartel zozketatuko ditu Azkoitiko Anaitasuna futbol klubak. Anaitasunaren irudia eta kolorea ondoen erakusten dituzten oporretako bi argazki sarituko dituzte. Zozketa abuztuaren 25ean egingo da, beraz, argazkiak lehenago bidali beharko dira. Zozketan parte hartu nahi duenak Anaitasunaren sare sozialetan publikatu beharko du argazkia, hau da, Facebook, Twitter edo Instagram kontuetan. Horretarako, Anaitasunaren kontua aipatu eta #AupaGorrixek traola erabili beharko da argitalpenean.
Kuotak mantenduko dira
Aurreko denboraldian bezala, 2017-18 denboraldian ere bazkideen kuotak mantenduko ditu klubak: helduek 80 euro ordaindu beharko dute, jubilatuek 50 euro, langabeek 40 euro eta gazteek 40 euro. Denboraldi berriko bazkide kanpaina abuztuaren 12an jarriko da martxan, eta ordutik aurrera egongo da Anaitasunako bazkide egiteko aukera. Egun horretan, Xabier Sagarzazuren omenezko XX. Andra Mari Futbol Sariari dagokion neurketa jokatuko dute Anaitasunak eta Beasainek.