Enpresetan euskara planak garatzeko Azkoitiko Udalean diru laguntzak eskatzeko azken eguna ostirala da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 12a, 16:53

Udalak enpresa bakoitzari emango dion gehienezko diru laguntza urteko 2.000 eurokoa izango da. Diru laguntza eskatzeko, ezinbestekoa da enpresaren egoitza soziala eta fiskala Azkoitian izatea.

Enpresetan euskara planak garatzeko diru laguntzak eskatzeko azken eguna ostirala da, uztailaren 14a. Diru laguntzen xede nagusia da lan munduan euskararen presentzia areagotzea eta horretarako baliabideak eskaintzea. Enpresen ardura izango da euskara plana egitea edo aurrez egina badute laguntza ematen den urte berean garatzea; kasu honetan, 2017ko ekitaldian. Udalak enpresa bakoitzari emango dion gehienezko diru laguntza urteko 2.000 eurokoa izango da, eta Eusko Jaurlaritzak helburu berarekin emandako laguntzaren osagarri izango da. Diru laguntza eskatzeko, besteak beste, ezinbestekoa da enpresaren egoitza soziala eta fiskala Azkoitian izatea. Irakurri informazio gehiago Azkoitiko Udalaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide