Pelaxen eta Telmo Trenorren kontzertuak izango dira ostiralean, Zakelan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 12a, 15:05

Pelax eta Telmo Trenor zuzenean entzuteko aukera izango da ostiralean, uztailak 14, Azkoitiko Zakela kultur elkartean, 23:00etan hasita. Telmo Trenor eta Unai Pelayo Pelax txikitatik ezagutzen diren bi musikari donostiar dira. Bakoitzak bere estiloan garatu ditu bere sorkuntzak: Telmo rapean eta musika elektronikoan aritu izan da; Unai, ordea, rock eta folk doinuetan murgildu izan da azken urteotan. Bakoitzak bere eremuan oholtza eta dantzaleku ezberdinak astindu ostean, fusioa nagusi izango den egitasmo berri batean murgildu dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide