Azkoitiko Urbanuek, herri barruko garraio zerbitzuak, udako ordutegia izango du uztailean eta abuztuan. Honako hauek izango dira zerbitzuak izango dituen aldaketak:
-Goizean beranduago hasiko da zerbitzua.
Goizeko 7:30etik 8:50era ez da zerbitzurik izango. Urbanue goizeko 8:50ean hasiko da Ipintzatik ohiko ibilbidearekin.
-Arratsaldean lehenago hasiko da zerbitzua.
- Urbanue 15:30ean hasiko da Ipintzatik eta 15:45ean igerilekuetara iritsiko da.Hona hemen ordutegia: Ipintza, 15:30; liburutegia, 15:40; igerilekua, 15:45; Julio Urkijo, 15:50; liburutegia, 15:56.
- Liburutegitik 16:00etan atera eta igerilekuetara 16:20an iritsiko da ondorengo geltokietan geldituz: Liburutegia, 16:00; San Martin, 16:04; Altzibartxo, 16:06; Korreos, 16:08; Atxabaleta, 16:10; Izarraitz, 16:12; Floreaga Berri, 16:14; Ikastola – Auzmendi- Klara Donea- Igerilekua, 16:20 eta Geltoki Liburutegia, 16:25.
-16:30 etik bukatu arte ohiko ordutegia mantenduko da.
-Larunbatetan eta igandeetan zerbitzua goizez eta arratsaldez eskainiko dute.
- Larunbatetan 8:50ean hasten da.
- Igandeetan 9:30ean hasten da.
Hona hemen udako ordutegia: