Fran Garagarzak 2019a arte jarraituko du Eibarren kirol zuzendari postuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 10a, 17:04

Klub armaginak gaur jakinarazi du kontratua luzatu diotela Azkoitiko bizilagunari.

Fran Garagarza. (SD Eibar) Fran Garagarzak (Mutriku, 1969) 2019a arte luzatu du SD Eibar futbol taldearekin duen lotura. Azkoitiko bizilaguna da klub armaginaren kirol zuzendaria 2011z geroztik; horrenbestez, sei denboraldi bete ditu postu berean, azken hirurak Espainiako Lehen Mailan, eta beste bi denboralditarako luzatu du orain Eibarrekin duen lan hitzarmena. Gaur jakinarazi du Eibarrek Garagarzari kontratua luzatu diotela. Horren gaineko xehetasun gehiago bihar emango dituztela aurreratu dute, kirol zuzendariak Amaia Gorostiza presidentearekin batera emango duen prentsaurrekoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide