Iago Magok magia ikuskizuna eskainiko du igandean Abaraxka aterpetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

19:00etan hasiko da saioa eta sarrera doan izango da.

Iago Mago, atzo Loiolako III. Ipurtargi Festen egin zuen saioan. (Nerea Uranga) Magia ikuskizuna izango da igandean Azkoitiko Abaraxka aterpetxean. Iago Mago azpeitiar mago gazteak egingo du haur, gazte zein helduei zuzenduta egongo den erakustaldia. 19:00etan hasiko da saioa eta sarrera doan izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide