Herritarren beharrak ezagutzeko, auzoz auzo bilerak egingo ditu Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 7a, 18:05

Martirietako, Kukuherriko, Urrategiko, Elosuko, Aizpurutxoko, Izarraizko, Santa Krutzeko, Olasoko eta Madariagako bizilagunekin hiru bilera egingo hilaren 17tik 19ra bitartean. Auzoetako herritarrek hiru bilera horietatik nahi dutenera joateko aukera dute, denetan gai bera jorratuko baitute.

Azkoitiko Udalak herrigunetik kanpoko auzoetako bizilagunekin bilerak egingo ditu haien beharrak eta proposamenak jasotzeko. Udalak azaldu duenez, baserri bideak konpontzea da auzotarren eskaera nagusia, eta horri erantzuna emateko udal ordezkariek proposamena egingo diete herritarrei. Gainera, auzotarren lehentasunak jasoko dituzte bilkuretan. Martirietako, Kukuherriko, Urrategiko, Elosuko, Aizpurutxoko, Izarraizko, Santa Krutzeko, Olasoko eta Madariagako bizilagunekin hiru bilera egingo hilaren 17tik 19ra bitartean. Auzoetako herritarrek hiru bilera horietatik nahi dutenera joateko aukera dute, denetan gai bera jorratuko baitute.
Honako hau da auzoz auzoko bileren zerrenda:
  • Martirieta eta Kukuherri: uztailak 17, 19:00etan, Martirietako elkartean.
  • Urrategi: Uztailak 18, 19:00etan, Urrategi elkartean.
  • Elosua, Aizpurutxo, Izarraitz, Santa Krutz, Olaso eta Madariaga: Uztailak 19, 19:00etan, Elkargunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide